basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 05
martxoa
2020

Mondragon korporazioko Ausolan Taldea, Basque Teameko kirolarien laneratzea bultzatzeko lankidetza harremanera batu da

Gotzone Heriz Aguirianok, Ausolanen ordezkari gisa, eta Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzaileak akordioa itxi dute Fundazioaren instalazioetan, Faduran.

Mondragon korporazioko AUSOLAN TALDEAk aurretik CONFENASKek, ADEGIk, CEBEKek, SEAk eta Euskadiko enpresa esparruko hainbat erakundek sinatutako hitzarmenarekin bat egin du. Hitzarmen honek goi mailako euskal kirolarien laneratzea erraztea eta bultzatzea du helburu. Gainera Ausolan eta Basque Teamen arteko lankidetza akordioaren bitartez bizitza estilo osasuntsuak sustatuko dira, batez ere haur eta gazteen artean.

Ekainak 11ko 14/1998 Euskadiko Kirolaren Legean ezarritakoaren arabera, goi-mailako kirola interes publikotzat jotzen da; alde batetik, autonomia-erkidegoko kirol-garapenean funtsezko alderdia delako, oinarriko kirola sustatzeko pizgarria baita, eta bestetik estatu eta nazioarte mailako kirol-lehiaketa ofizialetan ordezkaritza ekartzen duelako.

Aipatutako legean Eusko Jaurlaritzak profesionalak ez diren kirolariei arreta berezia eskainiko diela azpimarratzen da, bai euren kirol prestaketari dagokionez, bai euren integrazio profesional eta soziala bermatzeko beharrezkoak diren neurriei dagokienez.

Helburu horrekin sinatu da gaurko hitzarmena Basque Team Fundazioaren eta Ausolanen artean; goi mailako kirolariei euren entrenamenduekin eta nazioarteko txapelketa ofizialekin bateragarriak diren lan baldintzak eskaini ahal izateko, eta beste kasu batzuetan euren laneratzea errazteko goi mailako kirola utzi eta gero.

Bere estatutuetan azaltzen dena aintzat hartuta, Basque Team fundazioak goi mailako euskal kirolaren sustapena du helburu, eta zentzu horretan, euskal kirolarien laneratzea bultzatzen duten ekintza eta programak bere lehentasunak dira.

AUSOLANek konpromisoa hartzen du praktikaldian edo prestakuntza-aldian sartzeko, lan-erregimenean sartzeko edo profesional gisa zerbitzuak kontratatzeko goi-mailako euskal kirolari izaera duten edo izan duten pertsonak kontratatzeko, betiere kirolari horien profila bat baldin badator enpresaren beharrekin. Gainera, konpromisoa hartzen du, alde batetik, enpresan sar daitezkeen pertsonei prestakuntza-, lan- eta lanbide-baldintzak eskaintzeko, jarduera hori goi-mailako kirolarekin bateragarri egiteko; eta, bestetik, kirolarien curriculumak langileak hautatzeko prozesuetan sartzeko.

Horrela, Ausolanek goi-mailako kirolariek dituzten gaitasun eta ezaugarri bereziekin aberastutako etorkizuneko talentu profesionalak identifikatzeko aukera izango du.

Hitzarmenak bi urteko iraupena izango du eta urtero berrituko da isilbidezko adostasunez.

AUSOLANek eta Basque Teamek kirola sustatzeko helburuak eta interesa partekatzen dituzte, ez bakarrik goi-mailako eta errendimendu handiko kirolean, modalitate olinpikoetan, baita adin guztietako kirol ez-profesionalean, euskal kirolean eta kirol egokituan ere.

Hitzarmen hau elkarrekin lan egindako hilabeteen amaiera da, kirola, alderdi guztietan, adin guztietako biztanleengana hurbiltzeko asmoz. AUSOLAN Hezkuntza Proiektuko hainbat ekintzaren bidez ikasleen artean jarduera fisikoa bultzatzea da bereziki xedea.

Ausolanek eta Basque Teamek elkarlanean jardungo dute bizimodu osasungarria bultzatzeko, osasunarekin eta ohitura osasungarriak sortzearekin partekatutako konpromisotik abiatuta.