basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 17
urtarrila
2020

Basque Teamek enpresan eta goi-mailako kirolean ematen diren lehiakortasunen antzekotasunei buruz hausnarketa egin du

Ander Elosegi piraguista, Xabier Taberna bere teknikaria eta Lourdes Moreno enpresaburua protagonista izan dituen ekitaldia Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak itxi du.

Basque Team Fundazioak, goi-mailako kirolarien balioak enpresa eta hezkuntza-esparrura hurbildu nahi dituen #BaloreetanBAT proiektuaren barruan, topaketa bat antolatu du gaur, Tokion laugarren Joko Olinpikoak jokatuko dituen Ander Elosegi ur bizietako piraguistarekin, bere entrenatzailea den Xabier Tabernarekin eta Londresen nazioarteko finantzetan 15 urteko esperientzia duen eta Innobasqueko Zuzendaritza Batzordeko eta Elkargiko Administrazio Kontseiluko kide den Lourdes Moreno enpresariarekin.

Ekitaldia Olatz Legarza Basque Team-eko koordinatzailearen ongietorriarekin hasi da, eta bertan izan dira Euskadiko enpresa eta ekintzailetza arloko hainbat ordezkari.

Ondoren, Elosegik, Tabernak eta Morenok elkarrizketa interesgarria izan dute, eta hausnarketa egin dute enpresaren eta kirolaren lehiakortasunari buruz, haien antzekotasunei buruz eta kontzeptuak bi esparruetan izan dezakeen ikuspegi negatibo eta positiboari buruz. Pertsonen motibazioari, konpromisoari eta inplikazioari buruz ere hitz egin dute, kirolean eta enpresan, baita arrakasten eta porroten kudeaketari buruz ere. Ander Elosegik azpimarratu duenez, “porrotak pilatuz soilik lortzen dira arrakastak”, eta Lordes Morenok adierazi duenez, “enpresak talde osoaren motibazioa lortzea du erronka”. Horrez gain, enpresan eliteko kirolariek dituzten berezko zer gaitasun edo ezaugarri garrantzitsuak izan daitezkeen aztertu dute. “Egunero egiten diete aurre akats eta mugei, eta egunero jakin behar dute horiek kudeatzen. Enpresek baloratu beharreko abilezia da”, azpimarratu du Xabier Tabernak.

Bingen Zupiria kontseilariaren hitzekin itxi da topaketa. Sailburuak adierazi duenez, “Basque Team taldean lan egiteko asmoz sortu zen, eta kirolarien eta enpresen arteko zubiak eraikitzen jarraitu behar du”.