basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 21
abendua
2019

#BaloreetanBAT: Kirol anitzeko jardunaldia Basque Teamekin!

40 gaztek hainbat diziplina probatzeko aukera izan dute gure kirolarien eskutik

Basque Team Fundazioak antolatutako kirol anitzeko jardunaldia pasa den asteazkenean egin zen Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroaren instalazioetan (Getxo). Durangoko San Antonio Ikastetxetik etorritako 15 urteko 40 gaztek parte hartu zuten, eta Basque Teameko enbaxadore eta kirolariek lagunduta, hainbat diziplina probatu ahal izan zituzten. Horrez gain, klase teorikoan, goi mailari buruz, Fundazioari buruz eta kirolean eman behar den berdintasunari buruz hainbat gauza ikasi zituzten.

Asier Garcia eta Agurtzane Eguiluz gurpil aulkiko saskibaloi jokalariek, Kerman Lejarraga boxeolariak, Maider Unda borrokalari ohiak eta Marcos César Morales arraun olinpikoko teknikariak, Basque Teameko kirol teknikariekin batera, kirolen nondik norakoak azaldu zizkieten eta praktikan nola jarri behar diren erakutsi zieten.

Jarduera ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan kokatu zen. Proiektu honen bitartez goi mailako kirol ez profesionala enpresen esparrura eta hezkuntzara hurbildu nahi da, kasu honetan bezala.