basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 15
azaroa
2019

Basque Teamek Kudeaketa Aurreratuaren Diploma jaso du, Euskalitek koordinatutako 3K programa amaitu eta gainditu eta gero

Gaur arratsaldez Faduran egindako ekitaldian, kirol erakundeei bideratutako kudeaketa aurreratuaren formakuntzan hiru urtez egindako lana nabarmendu diote Basque Team Fundazioari. Prozesuan 40 erakunde baino gehiagok parte hartu dute eta zortzik jaso dute saria: Kirolaisik XXI, Txuri Urdin IHT-ek, Bizkir kultura eta kirol erakundeak, Kurutziaga Ikastolak, San Ignacio Beisbol kirol elkarteak, Euskal Gimnastika Federazioak, Euskal Kanoe Federazioak eta Basque Team Fundazioak.

3K Programa prestakuntza-ekintza programa bat da, hiru Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak antolatu eta diruz lagundua, eta EUSKALITek koordinatua. Bere helburua EAEko kirol erakundeen kudeaketa hobetzen laguntzea da, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan oinarrituta.

Hiru urteko programa da, eta erakundeek, prestakuntza saio/tailerren bitartez eta hainbat ariketa praktiko eginez, beren antolamenduan Kudeaketa Aurreratuaren funtsezko alderdiak eta praktika onak ezagutzea eta garatzea du xede.
Programaren hirugarren urtea amaitu eta gainditu ondoren Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortzeko aukera dago.

Kirol federazioak, klubak eta kirol taldeak, ikastetxeak, guraso elkarteak, patronatuak eta kirol udal erakundeak, kirol enpresak eta instalazioak, eta bestelako edozein kirol erakundeak dira programa honen hartzaile nagusiak.