basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Txirrindularitza 17
urria
2019

Basque Teameko Ana Usabiaga txirrindularia, dominetatik oso gertu Apeldoorneko Europako txapelketako scratch proban

Ana Usabiaga dominetatik oso hurbil geratu da Apeldoornen (Holanda) jokatzen ari diren Europako txapelketako scratch probako finalean, azkenean laugarren izan den arren. Emaitza hau oso garrantzitsua da Berlinen otsailean jokatuko den Munduko txapelketari begira eta Ordiziako txirrindulariarentzat helburu nagusia diren Tokio 2020ko Jokoei begira.

Ana Usabiagak jardun bikaina osatu du hasieratik amaierara. Ez du gehiegi esku hartu probaren lehen erdian, eta posizioak hartzen joan da, tarte erabakigarria hurbildu ahala. Usabiaga lehen bosten artean kokatu da azken hamar itzulietan, eta gero bikain korritu du, lehen hiruren artean mantenduz lasterketaren zati erabakigarrian, baita azken itzulian ere. Ana, anbizio handikoa, zilarra bilatzen saiatu da McCurley irlandarra gainditu nahian, bigarrena helmugan, baina barruan zabaldu den hutsuneagatik aurrera egin du Maria Martins portugaldarrak, eta azkenean brontzea kendu dio Usabiagari. Nelson britainiarrak irabazi du lasterketa; Kirsten Wild munduko txapeldunak, berriz, ezin izan du zazpigarren postua gainditu.

“Europako Txapelketa batean, laugarren postu honekin pozik nago. Gertatzen dena da dominetatik gertu zaudenean amorrua ematen dizula. Arriskatu egin dut, zilarraren bila joaten saiatu naiz eta azkenean laugarren postua lortu dut. Momentuan pena ematen du, baina etorkizunean badakit emaitza hau asko baloratuko dudala, gainera puntu oso baliotsuak ematen dizkit Munduko Txapelketarako. Helburua, behintzat, bete dugula uste dut “, adierazi dio Ana Usabiagak Espainiako Txirrindularitza Federazioari.

Bestalde, Tania Calvok seigarren postuan bukatu du taldekako abiadura proba Helena Casasekin batera, 33″808ko denbora eginda, eta sentsazio onekin. Ez da gasteiztarrak gehiegi prestatzen duen proba, beraz, gustura amaitu du bere jardunarekin. Gaur, Taniak ilusio handiz ekingo dio bakarkako abiadura-probari, horretan jokatzen baitu benetan Tokio 2020rako txartela.