basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 28
iraila
2019

Zilarra Ander Elosegirentzat Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Domina lortzeaz gain, Anderrek bere izen-abizenak jarri dizkio Tokioko Jokoetako plazari

Ander Elosegi izan da gaur gure lehen kirolaria uretan sartzen Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan eta sendotasunez egin du. Basque Teameko palista eroso sentitu da, eta ohi erakusten duen nabigazio elegantea erakutsi du gaurkoan ere. Finalerdietan jaitsiera garbia burutu eta zazpigarren bukatu du. Horrek C1eko finalerako plaza eta Tokioko Jokoetan lehiatzeko txartela eman dizkio. Gizonezkoetan Ander Elosegi lau Olinpiar Jokotan lehiatuko den lehen kirolari euskalduna izango da. Irungo palistak hiru olinpiar diploma pilatzen ditu dagoeneko. Laugarren izan zen Beijing 2008an, laugarren Londres 2012an eta zortzigarren Rio de Janiero 2016an.

Dena den, eguneko albiste onak ez dira horretan geratu. Anderrek jaitsiera bikaina egin du C1eko finalean eta sailkapenaren lehen postuan jarri da. Ez du akatsik egin eta maisuki nabigatu du 91.35eko denbora egiteko. Azkenik Cedric Joly frantziarrak baino ez du gainditu (90.84) eta Luka Bozic esloveniarrak osatu du podiuma (91.92).

Gaurkoa Elosegiren lehen domina da banakako lehian Munduko txapelketa batean. Mundial honetako irekieran beste zilar bat eskuratu zuen baina taldekako lehian. Horrez gain Elosegik brontze bat irabazi zuen 2016ko Europako txapelketan eta beste hiru domina Munduko Kopetan.