basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 28
iraila
2019

Maialen Chourrautek plaza olinpikoa lortu du Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan hamargarren bukatu arren

Maialen Chourrautek bere laugarren Olinpiar Jokoetarako, Tokio 2020ko Jokoetarako, plaza lortu du, gaur bere egun onena izan ez duen arren. Seu d´Urgelleko Munduko txapelketako finalerdian Basque Teameko palistak azken unera arte itxaron behar izan du, txandaren bukaeran Lafont frantzirrak akatsa egin arte. Horrek finalerdietako azken plaza, hamargarrena eman dio eta horri esker K1eko finalera igaro da.

Maialenek ez du zigorrik izan finalerdietako jaitsieran baina ez da azkarra izan, gaur finalerdietan onena izan den Rikarda Funk alemanak markatutako denboratik +4.72eko desabantailarekin bukatuta. Maialenek azken hasperenean lortu du beraz finalerako txartela.

Finalean epaileek oso zalantzagarria den 50eko zigorra jarri diote 20. atean. Dena den penalizazio hori kontuan izan gabe, Chourraut ez da dominen borroketan sartzeko nahikoa azkarra izan (148.11). Eva Tercelj esloveniarrak bereganatu du urrea (94.27), Jessica Fox australiarrak zilarra (94.69) eta Luuka Jones zeelandaberritarrak brontzea (94.77)