basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Atletismoa 18
iraila
2019

“Etorkizun laburrean Tokioko Joko Olinpikoak dira datorren helbururik handiena”

Basque Teameko Iraitz Arrospide atletarekin izan gara 50 kilometroko proban Munduko txapelketa irabazi ondoren. Bere hurrengo erronka eta helburuak zeintzuk diren esan digu; horien artean handiena, 2020ko Jokoetarako txartela lortzea maratoian lehiatu ahal izateko.

“Nire prestaketa maratoien baitan banatzen da, urtean bi edo hiru maratoi egiten ditut, edo 50 kilometroko lasterketa, kasu honetan. Horien baitan banatzen da denboraldia”.

“Azkenengoa sekulakoa izan da. Munduko txapelketa bat prestatu dut, lehen aldiz 50 kilometroak, eta egia esan oso ondo iritsi nintzen, baina ez nekien distantzia berri bat izanda nire gorputzak nola iraungo zuen bukaeraraino eta emaitza sekulakoa izan da, ezin da emaitza hoberik lortu eta oso pozik nago horregatik, baita Espainiako eta Europako errekor berriak ezartzeagatik ere”.

“Asier Cuevasek zuen Espainiako errekorra 50 kilometroetan eta berari hautsi diot. Azken denboran berarekin tratu oso ona izan dut eta gauza asko ikasi ditut. Asko daude ikasteko horrelako esperientzia duen pertsona batengandik. Nahiz eta bere marka hautsi, uste dut asko poztu dela”.

“Etorkizun laburrean datorren helbururik handiena Tokioko Joko Olinpikoak dira. Badakit oso zaila dela, plaza oso gutxi daudela, maila izugarria dela eta gelditzen den denbora ez dela nik nahi bezain bestekoa. Ni orain progresio batean nator, ez da hainbeste denbora kirol honetan maila altuan nagoenik eta uste dut oraindik badaukadala hobetzeko tartea, baina Joko Olinpikoak datorren urtean datoz eta hortxe ibiliko da. Benetan zaila da, baina ilusio handiko helburua da eta horretarako egingo dut lan, noski”.

“Ingalaterran bizi naiz, Munduko txapelketaren ondoren oporraldi txiki bat hartu dut eta gainera, nire taldeak, Realak, omenaldi bat egitea erabaki du, ohorezko sakea egitea Anoeta berrituaren lehen partidan. Amets batean sartuta nago. Egia da horrek ez duela kentzen entrenatzea eta planifikazioak aurrera eramatea, baina oso polita da azken aldian gertatutakoa eta oso pozik bizitzen ari naiz”.