basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 08
iraila
2019

Nadia Erostarberi eginiko elkarrizketa Miyazakiko Mundialean lehen bi errondak jokatu eta gero

Nadia Erostarbek eta Ariane Ochoak World Surfing Gamesetako bigarren aukera jokatu beharko dute ezin izan dutelako bigarren erronda gainditu. Lehenengo errondan txandako lehiakideak baino askoz hobeak izan dira eta txandako lehenak izanda pasa dira hurrengo fasera. Bigarren errondan, berriz, zailtasun gehiago izan dituzte. Ariane ez da fin ibili olatuen aukeraketan, olatuen eskaintza aberatsa izan ez den arren. Nadiak, bestalde, oso eroso surfeatu du baina oso txanda zaila izan du Stephanie Gilmore (AUS), Eva Woodland (CRC) eta Anali Gomez (PER) surflari handien kontra. Biek bihar jokatuko dute bigarren aukera.

Leticiak gaur izan du errepeska. Sopelakoak lehen erronda arazo barik pasatu du eta nahiz eta bigarrenean txandaren bukaeran oso olatu ona surfeatu, ez dio aukerarik eman hirugarrenera zuzenean igarotzeko. Arratsaldean jokatutako errepeskan, aldiz, onena izan da eta horri esker aurrera jarraitzen du txapelketan.