
Basque Teameko Iraitz Arrospide atletak 50 kilometroko Munduko txapelketa irabazi du
Iraitz Arrospidek 50 kilometroko Munduko txapelketa bereganatu du gaur Errumaniako Brasov hirian. Gipuzkoarra azken itzulian Craig Hunt estatubatuarrari, Lungile Gongga hegoafrikarrari eta Daniel Nash britainarrari nagusitu zaie garaipena erdiesteko 2:47:42ko marka eginda.
Emaitza honekin Espainiako errekor berria erdietsi du Arrospidek, hainbat urtetan Basque Teamek bekatu duen eta Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroarekin lotura zuzena izan duen Asier Cuevasen errekorra ia hamar minutuz hobetuta (2:57:35). Gaurkoan Asier Cuevas eibartarra ere lehiatu da, eta lehen 30en artean bukatu du.