basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 28
abuztua
2019

Basque Teameko Virginia Diaz arraunlaria finalerdietara pasa da Ottensheim-Linzeko Munduko txapelketan

Basque Teameko Virginia Díaz arraunlariak Ottensheim-Linzeko Munduko txapelketako finalerdiak jokatzeko pasea lortu du bere ontzikidea den Aina Cidekin batera, W2- proban. Bikotea probako aurrealdean jarri da Zeelanda Berriarekin batera eta urrea irabazteko faborito nagusiak diren Ozeaniakoen bultzadari ondo eutsi dio. Ez dituzte indar guztiak horretan agortu Diazek eta Cidek, bihar finalerdi gogorra izango baitute eta horretan Australia eta Kanada gainditu behar izango baitituzte. Diaz eta Cidekin eta Zeelanda Berrikoekin batera, Txileko ontzia sailkatu da final laurdenetako txandan.

Lucernan Europako txapelketa irabazi ondoren, Virginia Diaz Ottensheim-Linzeko txapelketara Tokio 2020rako plaza bat lortzeko eta podiumera igotzeko asmoarekin etorrida. Jokoei begira modalitatea aldatu du eta orain Aina Cidekin batera egiten du arraun, lemazainik gabeko biko ontzian. Gogor lan egin behar izan dute egoera berrira moldatzeko baina maiatzeko Lucernako Europako txapelketan argi geratu zen lortu dutela, urrezko domina irabazi baitzuten, estropada bukaera ikusgarria eginda gainera.

Virginiak talentua eta diziplina bateratzen ditu lan egiterako orduan. Getxoko Raspas Arraun Taldean aritzen den arraunlari honek banku mugikorrean maila gorenera iristeko urte asko daramatza prestaketa-lanetan. Bere gaitasunei esker estatuko selekzioak deitu egin du 15 urte zituenetik. Are gehiago, beste esparru batzuetan, eroso sentitzen den eremutik kanpo, nazioarteko mailan arrakasta lortzea zer den badaki, Estatu Batuetan unibertsitateetako txapelduna izan baitzen.