basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 25
iraila
2019

Zilarra eta sailkapen olinpikoa Peñarentzat Szegedeko Munduko txapelketan

Basque Teameko Iñigo Peña palistak eta bere ontzikideak, Paco Cubelosek, berriz ere zilarra jantzi dute Munduko txapelketan, oraingoan Szegeden. Iaz Portugalen egin zuten moduan, nazioarte mailan erreferentzia direla erakutsi dute berriro eta gaur egun Alemania baino ez dago haien aurretik K2-1.000 metrokoan. Munduko Kopetan eta Europako eta Munduko txapelketetan arrakasta asko pilatu dituzte azken hiru urteetan; horien artean Montemor O´Velhoko Munduko txapelketako zilarra eta Belgradeko Europako txapelketako brontzea 2018an. 

Peñak eta Cubelosek irteerak landu dituzte aurten eta hobekuntza nabaria da. Gaur aurreko tokietan kokatu dira hasieratik eta postu horiei eutsi diete azken metroetan berriz ere podiumera igotzeko. Domina lortzea zen helburuetako bat eta bestea K2-1.000 metrokoaren sailkapen olinpikoa. A finaleko lehen sei ontziek lortu dituzte 2020ko Tokioko Jokoetarako txartelak.