Iñigo Peña Szegedeko Munduko txapelketako finalean sartu da arazo barik
Basque Teameko Iñigo Peña piraguistak ez du arazorik izan Szegedeko Munduko txapelketako A finalera igarotzeko. Berak eta bere ontzikideak, Paco Cubelosek, hirugarren postuan bukatu dute K2-1.000 metroko euren finalerdia. Hasierako 800 metroetan indartsu ekin diote estropadari, baina lehenengo postuetan kokatu direla ziurtatu dutenean, abiadura nahita jaitsi dute biharko finalerako indarrak gordetzeko eta erdiko kaleetatik aritu beharra ekiditeko. Biharko finalean lehenengo sei ontziek lortuko dute Tokioko Jokoetarako txartela.
Hori da helburu nagusia; dena den, podiumera ere igo nahi dute Peñak eta Cubelosek, beste hainbatetan egin duten moduan. 2018an zilarrezko domina erdietsi zuten Montemor O´Velhoko Munduko txapelketan eta brontzea Belgradeko Europako txapelketan.