basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 10
ekaina
2019

“Izugarria da bi txapelketa irabaztea esklusiboki maila gorenean egindako lehen urtean”

Basque Teamek eta Euskal Surf Federazioak martxan jarritako bikaintasun proiektuan kide den Nadia Erostarberekin egon gara. Senegaleko garaipenaren ondoren, zarauztarrak Txileko Heroes de Mayo Iquique Pro txapelketa irabazi du; aurten bereganatzen duen QSko bigarren txapelketa. Tokyo 2020an surfa lehen aldiz izango da kirol olinpiko eta horretarako sailkapena lortzea da Nadiaren helburuetako bat.

“Txiletik etorri naiz, 1500 puntuko QS bat izan dut bertan, lehenengo postua lortu dut eta izugarria izan da. Aste luzea izan da, lau egun pasau nituelako txapelketan egon gabe, baina azkenean sekulako txapelketa izan da eta oso pozik nago”.

“Nahiko jende ona zegoen konpetitzen. Horra joan ginen apostu bat eginda, urruti da, diru asko da, baina olatu on bat denez espero nuen horretan ondo ibiltzea. Lehenengo txandetan pixka bat gaizki ibili nintzen, ez nengoen seguru arroka asko zeudelako eta beldurra nuelako. Indonesiatik nentorren, han min hartu nuen arrokekin eta beldurra neukan baina gero konfiantza hartzen hasi nintzen, olatua hobeto ulertzen. Finalean nahiko ondo ibili nintzen eta lehen postua lortu nuen”.

“QSan 2016an hasi nintzen hor egoteko baina juniorretan gehien bat. Aurten lehen aldiz dedikatzen diot denbora guztia surfari”.

“Senegalen ere irabazi nuen 1500ekoa, orain Txilen, Australiako 3000 batean 13. izan nintzen eta Kanarietan 5. postua lortu nuen. Egia esan oso pozik nago. Lehen urtea izanda, oso zaila da irabaztea neska oso onak daudelako. Txapelketa bakarra irabazita oso pozik nengoen, ba bi irabazita pentsa!”

“Tokyo helburutzat dut baina oso zaila da. Orain 15. nihoa zerrendan eta hortxe nago sartzeko baina jarraitu behar da gauzak lortzeko. Tokyon lehen aldiz izango da surfa olinpikoa eta nire ustez oso aurrerapen ona izango da, jendeak kirol profesional bezela hartuko duelako surfa. Batzuetan surfa beste kirolekin konparatzen duzue eta surfak ez du hain serio ematen baina orain Joko Olinpikoak daudela, uste dut jendeak serio hartuko duela”.