Piraguismoa
31
maiatza
2019
maiatza
2019
Klara Olazabali egindako elkarrizketa Pauko Europako txapelketan finalerdietara igaro ondoren
Klara Olazabalek, Basque Teamek eta Euskal Kanoe Federazioak martxan jarritako bikaintasun proiektuan dagoen palistak, lortu du finalerdietarako txartela Paun jokatzen ari diren eslalomeko Europako txapelketan. Klarak hiru ate ukitu ditu, 2.a, 20.a eta 24.a eta 30. postuan bukatu du C1eko lehen txanda. Dena den, errepeskan ez du akatsik egin eta laugarren izan da, hurrengo errondarako sailkatuz.