Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.
Elkarrizketa Maialen Chourrauti Pauko Europako txapelketan lehiatu aurretik
Piraguismo eslaloneko denboraldia hasiko da eta gure palistek lehen hitzordu garrantzitsua izango dute Paun, Europako txapelketan. Maialen Chourraut txapeldun olinpikoarekin egon gara lehia hasi aurretik.
Maialen Chourraut txapeldun olinpikoaren adierazpenak Rio de Janeiroko Munduko txapelketako finalerdiaren ondoren. Maialenek ez du finalerako txartela erdietsi. 27. postuan amaitu du finalerdia, 21. atetik ez pasatzeagatik 50eko penalizazioa jasota eta 22. atean egindako ukituagatik 2koa izanda. Rioko emaitza espero zuena izan ez arren, udan egindako aldaketengatik pozik azaldu da Basque Teameko kirolaria. Tokiorako helburua […]
Olatz Arregui Basque Teamek eta Euskadiko Piraguismo Federazioak abian jarritako bikaintasun proiektuaren kideak ezustekoa eman du Paueko Munduko Kopako finalean sartu eta zazpigarren postua eskuratzean. Olatz hamaseigarren izan zen atzoko sailkapen txandan, bederatzigarren amaitu du finalerdian eta zazpigarrenean K1eko finalean, Maialen Chourraut olinpiar txapeldunak baino bi postu atzerago. 4., 11. eta 18. ateetan penalizazioak izan […]
Ziortza Isasi eta Tania Calvo Basque Teameko txirrindulariek ezin izan dute sailkapena gainditu Munichen jokatzen ari diren Europako txapelketetako banakako jazarpen proban. Tania Calvok oraindik ez ditu aurkitu txapelketan hainbeste desiratutako sentsazio horiek, eta sailkapeneko azken postuan geratu da, 3:45.638 denborarekin. Taniak ere ez zuen oso pozik bukatu taldekako jazarpen probako parte hartzearekin, eta are […]