Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.
Ander Elosegiri egindako elkarrizketa Pauko Europako txapelketan lehiatu aurretik
Piraguismo eslaloneko denboraldia hasiko da eta gure palistek lehen hitzordu garrantzitsua izango dute Paun, Europako txapelketan. Ander Elosegirekin egon gara lehia hasi aurretik.
Lucas Eguibar snowboardlariak, Ane Santesteban eta Ana Usabiaga txirrindulariek, Ane Barandiaran softbol jokalariak, Igor Genua eta Nerea Agirre errugbi jokalariek, Odei Jainaga xabalina jaurtitzaileak, Juan Del Campo eskiatzaileak eta Gontzal Garcia curling jokalariak oraindik ere emakumeek kirolean bizi dituzten diskriminazioei buruz hitz egin dute.
Iraupen-lasterkari etiopiar-donostiarrak garaipena poltsikoratu du 10.000 metroko Espainiako txapelketan eta ondorioz, bere lehen Olinpiar Jokoetan hartuko du parte abuztuan. Trihas Gebrek Maia-n (Portugal) lortu du bere lehen titulua pistan. Espainiako Kros txapelketa bereganatu zuen orain dela hilabete, eta orain erraz irabazi du 10.000 metrokoen Espainiako titulua, denbora bikaina eginda (32:14). Honi esker Rioko Olinpiar Jokoetarako […]
Maialen Chourraut lehiaketara itzuli da, sorbaldako lesioagatik egindako ebakuntzaren ondoren Augsburg (Alemania), 2022ko uztailaren 27a. Gure palistek Augsburgeko Munduko Txapelketari, denboraldiko hitzordu garrantzitsuenari, hasiera eman diote, taldekako probekin.Maialen Chourraut izan da uretan sartzen lehena. Hiru domina olinpikoren jabeak 6. postuan amaitu du K1ean egindako patruilen jaitsiera, Julia Cuchi eta Laia Sorribesekin batera, 116.35eko denbora eginez […]