basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 28
apirila
2019

Asier Garciak Euroliga 1 irabazi du Bidaideak Bilbao BSR taldearekin

Taldeak bere historiako lehen titulua bereganatu du, finalean Besiktas turkiarra 67-71 menderatuta

Iaz bere jarraitzaileen aurrean, Txurdinagan, jaso zuten zartadaren ondoren, Asier Garciaren BIdaideak arantza atera du bere historiako lehen titulua irabazita. Bizkaitarrek, saskibaloi sendoa erakutsiz, txapelketa biribildu dute Sheffielden, erarik onenean.

Lehen jardunaldian turkiarren kontra 63-61 galdu zuten baina porrota ez zen errepikatu ondorengo neurketetan. Asier Garciaren gizonek, bertako taldea, Sheffield Steelers taldea, menderatu zuten 74-52ko emaitzarekin eta finalerdietarako txartela ziurtatu zuten Köln 99ers alemanak 71-53 azpiratuta. Finalerdietan ez zuten arazorik izan Le Cannet frantziarrari 79-67 irabazteko. Gaur hitzordu nagusiaren txanda heldu da. Taldeak ez du inoiz amore ematen, bidean hainbat oztopo eta hainbat zauri pilatu arren, eta gaur jaso du egindako lanagatik, esfortzuagatik eta saiakerengatik merezitako saria.

Partida oreka edo berdintasun ikaragarriarekin hasi da, eta Bidaideak Bilbao BSR-ek eta Besiktasek elkarri oratuta ekin diote neurketari nor baino nor gehiago. Bigarren laurdena bukatzean bilbotarrak aurretik joan dira atsedenaldira: 33-41. Aldageletatik bueltan Istanbulekoak beste aldarte batekin kantxaratu dira eta aldea murriztea lortu dute. Azken partzialean Bidaideak 11 puntu aurretik jarri da une batzuetan markagailuan, baina azken txanpan Besiktas esnatu egin da eta ordura arteko sentsazio onak ia bertan behera utzi ditu. Une batez, iazko mamuak kantxa britainiarrera iztuli dira, baina oraingoan, Esteban Nuñezek gidatutako gizonek emozioei eutsi diete eta titulua ondo lotu dute.

Asierrek zilarrezko domina lortu zuen 2016ko Rio de Janeiroko Paralinpiar Jokoetan eta orain palmaresa estreinatu du bere klubarekin.