
Jon Santacanari elkarrizketa Kranjska Gorako eslalom erraldoiaren aurretik
Kranjska Gorako eski egokituko Munduko txapelketan Jon Santacanak lehen proba izango du bihar: eslalom erraldoia. Basque Teameko kirolariarekin egon gara eta Esloveniako pistetan gaur egindako entrenamenduetan gustura aritu direla esan digu. Miguel Galindok eskuineko belaunean duen minak denboraldi honen hasiera baldintzatu du baina indarrak gorde dituzte Munduko txapelketan parte hartzeko. Ez dute helburu zehatzik jartzen baina printzipioz eslalomean dute emaitza onena lortzeko esperantza.