Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.
Kranjska Gorako (Eslovenia) eski egokituko Munduko txapelketan Jon Santacana lehian izango dugu eta Basque Team Fundazioa han izango da eskiatzaile euskaldunaren eta Miguel Galindo bere gidariaren nondik norakoen berri ematen (txostenean informazio gehiago).
Piraguismo eslaloneko denboraldia hasiko da eta gure palistek lehen hitzordu garrantzitsua izango dute Paun, Europako txapelketan. Klara Olazabalekin egon gara lehia hasi aurretik.
Clara Azurmendik, Bea Corralesekin batera, debuta egin du Krakovian eta Malopolskako eskualdean egiten ari diren Europako Jokoetan. Garrantzitsua zen binakako txapelketa garaipen batekin hastea, txapelketako lehen fasearen barruan D multzoan espero dituzten gainerako neurketei motibazio handiagoz aurre egin ahal izateko. Azurmendik eta Corralesek Keisha Fatimah Az Zahra eta Era Maftuha azerbaijandarrekin neurtu dituzte indarrak. Lehen seta […]
Miyazakiko World Gamesetako gaurko jardunaldian gure surflariek egun luze eta gogorra izan dute. Atzo lehia nagusitik kanporatu zituztenez, gaur aldi berean egin diren bigarren aukerako erronda guztiak jokatu behar izan dituzte. Denek euren onena eman dute. Erronda batzuetan euren surf onena erakutsi ahal izan dute eta beste batzuetan epaileen erabakiaren zain egon dira azken unera arte aurrera […]