
azaroa
2018
Kerman Lejarragak welter pisuko Europako txapeldunaren gerrikoari eutsi dio
Kerman Lejarragari ez zitzaion ezer gustatu Frankie Gavinek pesajean behar baino kilo gehiago izatea. Gauzak horrela, Basque Teameko kirolariak Barakaldoko BECen bildutako jende mordoaren aurrean berriz ere loria bilatu nahi izan du welter pisuko Europako titulua berresteko (irabazita zuen pisaketa egunetik) eta ingelesa menderatzeko.
Txapeldunak BECen bildutako jarraitzaile guztiak txunditu ditu berriro, berak ondo egiten dakien moduan, eta bere 27. garaipena erdietsi du (22.a KOz). Profesionaltasun falta egotzi zion Kermanek aurkariari eta horregatik ordaina hartuko zuela argi geratu zen. Ingelesarengandik, berriz, ez zen gauza handirik espero.
Kermanek erakutsi du beteranoen moduan borrokatzeko gaitasuna baduela eta etekina atera dio bere defensa bikainari. Pazientzia izan du erasoa jotzeko eta konbinazio apartak egin ditu, jotzerako orduan duen indarra aterata.
Britainarrak ez du amore eman lehen hiru roundetan, baina laugarrenaren bukaeran bizkaitarrak lurrera bota du.
Morgakoaren hurrengo erronka Munduko txapelketa izango da.