basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
AlbisteakPiraguismoa 08
iraila
2018

Maialen Chourraut Basque Teameko palistak zilarra jantzi du Seun

Txapeldun olinpikoak zilarrezko domina lortu du K-1 kategorian denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetakoan, Munduko Kopako azken proban, Seu d´Urgellen. 2017an brontzea erdietsi zuen bertan eta urrea 2016an.

Lasartearra oso sendo aritu izan da asteburu osoan, ondo baino hobeto ezagutzen duen eta askotan dominak ematen dizkion kanalean. Maialenek hirugarren postuan bukatu zuen atzo K-1eko lehen sailkapen txanda eta finalera igaro da aipaturiko kategoriako finalerdietan bigarren amaituta.

Olinpiar Jokoetan bi domina dituen kirolariak postua errepikatu du larunbat honetako final handian. Bigarren tokian bukatu du eta ez du garaipena lortu 21. atean egindako ukituagatik jaso duen 2 puntuko zigorragatik. Ricarda Funk alemanak eraman du urrea (102.68), zilarrezko domina Chourrautek jantzi du (+1.77) eta brontzea Mallory Franklin britainiarrak (+2.66).

Min eta lesioengatik azken bi urteak Maialen Chourrautentzat errezak izan ez diren arren, gipuzkoarrak ez du aurten hutsik egin hitzordu handietan. Laugarren izan zen Pragan jokatutako Europako txapelketan eta bigarren izan da gaur, Munduko Kopako finalean. Hilabete honetan beste erronka batekin itxiko du denboraldia, Rio de Janeiron jokatuko duten Munduko txapelketarekin.

Maialen Chourrautez gain, Irati Goikoetxea eta Ander Elosegi ere aritu izan dira gaurko jardunaldian, K-1 eta C-1 kategorietan, hurrenez hurren. Biek 29. postuan bukatu dute finalerdietan, eta ez dute finalera pasatzeko txartela eskuratu.