
Mahai-tenisa
31
abuztua
2018
abuztua
2018
Brontzea Iker Sastrerentzat Txinako Irekian
Egun hauetan Beijingen jokatu duten mahai-teniseko Txinako Irekiko banakako txapelketan brontzea jantzi du Iker Sastrek.
Bilbotarra gogotsu eta indartsu aritu izan da podiumeko hirugarren tokia erdiesteko. Ikerrek multzoetako fasean partida guztiak irabazi ditu, Makao, Korea eta Japoniako aurkariak menderatuz.
Final laurdenetan Munduko lehen hamarren artean kokatuta dagoen Gao Ya Ming txinatarra izan du aurkari, eta 3 eta 1 gainditu du. Bizkaitarrak ez du porrotarik izan finalerdietara heldu arte. Fase horretan Munduko bigarrenaren kontra galdu du Ikerrek. Rafal Czuper poloniarra izan da hain zuzen ere torneoa irabazi duena.