basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Igeriketa 17
abuztua
2018

Iñigo Llopisek laugarren metala erdietsi du igeriketa egokituko Europako txapelketan

Iñigo Llopis gipuzkoarra arrakastaz arrakasta dabil Dublinen jokatzen ari diren igeriketa egokituko Europako txapelketan. Txapelketa honetan lortutako beste hiru dominekin ez da asetuta geratu, eta beste domina bat jantzi du, laugarrena, estilo libreko 100 metrokoan.

Iñigok finalerako txatela eskuratu du bigarren txandako bigarren denbora onena eginda, eta behin betiko proban ere postua berretsi du. Gipuzkoarra Europako azpitxapeldun izan da 1:02.76ko denborarekin, Michal Golus poloniarraren (1:01.70) atzetik eta Sergio Martos valentziarraren (1:03.44) aurretik bukatuta.

Llopisek txapelketa kontinental honetan zilarra irabazi zuen bizkar estiloko 100 metroko proban, S8 kategorian, Sergio Martosi borroka ederrean nagusitu eta gero. Urrezko domina urrun geratu zitzaion, proba horretan erabat faboritoa zen Jurijs Semjonovs letoniarrak eraman baitzuen garaipena.

Estilo libreko 400 metrokoan, berriz, era argian irabazi zuen urrea Iñigok. Hasieratik jarri zen buru eta partzial bakoitzean aldea handitu zuen, aise nagusitzeko. Brontzea 4×100 metroko errelebuetan bereganatu zuen Jose Antonio Mari, Ariel Schrenck eta Sergio Martosekin batera.