basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Igeriketa 17
abuztua
2018

Hirugarren domina Iñigo Llopisentzat igeriketa egokituko Europako txapelketan

Iñigo Llopis gipuzkoarrak Dublinen jokoan ari den igeriketa egokituko Europako txapelketan hirugarren domina irabazi du. Llopisek zilarrezko domina eskuratu du bizkar estiloko 100 metrokoan, S8 kategorian.

Probak borroka ederra utzi digu Iñigo Llopis eta Sergio Martosen artean. Urrezko domina urrun geratu zaio, metal hori irabazteko faborito nagusia baitzen Jurijs Semjonovs letoniarra. Hala ere, Llopisek eta Martosek borroka bikaina eduki dute podiumeko beste bi tokiak bereganatzeko. Azkenean euskaldunak eraman du azpitxapeldun kontinentalaren titulua eta brontzea Martos valentziarrarentzat izan da.

Europako txapelketan Llopisek irabazitako hirugarren domina da honakoa. Era libreko 400 metrokoan urrezko domina irabazi zuen proban buru jarrita hasieratik eta aldea handituta partzial bakoitzean, eta brontzea ere irabazi zuen estilo libreko 4×100 errelebuetan Jose Antonio Mari, Ariel Schrenck eta Sergio Martosekin batera.

Gaur beste arrakasta bat pila dezake, estilo libreko 100 metrokoan finalerako sailkatu baita. Gaur arratsaldeko 19:24etan jokatuko du finala.