basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 10
ekaina
2018

Begoña Lazkanok hamargarren postuan bukatu du Europako txapelketako k1-5.000 metrokoa

Basque Teameko kirolariek azken proba jokatu dute gaur. Begoña Lazkanok azken bultzada eman du piraguismo esprinteko Belgradeko Europako txapelketa honetan, baina zapore gazi-gozoarekin bukatu du.

Lehiakide italiarra oztopo izan du k1-5.000 metrokoan eta Begoña 10. postuan geratu da ia hasieratik. Gero gipuzkoarrak ezin izan du postu hori hobetu estropada buruan jarri diren kirolariek ezarritako erritmo gogorragatik. Begoñak 24:15.340ko denbora egin du azkenean (+01:16.780).

Dena den, atzo K4-500 metroko proban zapore gozoagoa izan zuen pasaitarrak, zazpigarren postua erdietsi baitzuen Europako beste potentzia handiekin lehian, eta gainera abuztuan Portugalen jokatuko duten Munduko txapelketarako txartela ziurtatu baitzuen aldi berean.