basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 18
maiatza
2018

Iñigo Peña palistak zilarra irabazi du Francisco Cubelosekin batera Szegedeko Munduko Kopako K2-1.000 metrokoan

Bikoteak aurrera egin du lehen 250 metroak gainditu eta gero, eta domina eskuratzeko postuetan jarri da azken metroetan

Peñak eta Cubelosek zilarrezko domina bereganatu dute pistako piraguismoko Szegedeko Munduko Kopako K2-1.000 metrokoan (Hungarian), 3:12.511ko denbora eginda, urrea eraman duten Marko Tomisevic eta Milenko Zoric serbiarren atzetik (3:09.667). Brontzea Daniel Havel eta Jakub Spicar txekiarrek jantzi dute (3:12.839).

Iñigok eta Franciscok bosgarren postuan bukatu dute euren sailkapen txandan, lehenengoan euren finalerdietako txandan eta bigarren metal preziatuena erdietsi ahal izan dute finalean.

Bihar ere finalera iristen ahaleginduko dira K2-500 metrokoan. Gaur finalerdietarako txartela lortu dute proba horretan.

Iaz Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek urrea irabazi zuten Szegedeko Munduko Kopan, Munduko errekorra hautsita gainera.