basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Tiro olinpikoa 10
maiatza
2018

Basque Teameko Pablo Carrera tiratzaileak brontzea irabazi du Fort Benningeko Munduko Kopan

Pablo Carrerak brontzezko domina jantzi du aire pistolako 10 metrokoan, Fort Benningen, Columbusen (Estatu Batuak) jokatutako Munduko Kopan

31 urteko bilbotarra finalera igaro da sailkapen txandan zortzigarren postuan bukatu eta gero, 579 punturekin. Finalean hirugarren izan da 220,6 puntu eginda. Wu Jiayu (241,2) eta Wang Meng Yi (241,9) txinatarrek osatu dute podiuma.

Pablok martxoan jokatu zuen Europako txapelketa Hungarian; bosgarren postuan bukatu zuen banakako lehia eta zortzigarrenean aurten martxan jarri duten bikote mistoen lehia.

Basque Teameko kirolariak denboraldiko hitzordu garrantzitsuena, Munduko txapelketa, abuztuaren 31tik irailaren 15era izango du Korean. Han jokoan izango dituzte Tokioko jokoetarako lehen plazak.