basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eskia 27
martxoa
2018

Basque Teameko Jon Santacana eskiatzaileak Pyeongchangen lortutako zilarra aurkeztu eta bere bosgarren Jokoetan egindakoa arrakastatzat jo du

Donostiarrak hiru diplomarekin eta zilar batekin, bere bederatzigarren olinpiar dominarekin, itxi du denboraldia

Jon Santacana oso pozik azaldu da bere bosgarren eta azken Paralinpiar Jokoetan, Pyeongchangeko Jokoetan (Hego Korea) egindako lanarekin. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua den Bingen Zupiriak, Basque Team Fundazioko koordinatzailea den Olatz Legarzak eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak lagunduta, Koreako hitzordu handiko super-konbinatuan eskuratutako zilarra aurkeztu du Jonek gaur arratsaldean Euskadiko Artxibo Historikoan.

Jonek eta bere gidak, Miguel Galindok, azken hamarkadan lorpen gehien erdietsi eta ia proba gehienetan podiumera igo den bikotea izateagatik gainean zuten presioa alboratu zuten zilarrezko domina poltsikoratzean. Super-konbinatuan irabazitako zilarraz gain, Jonek eta Miguelek laugarren postu bi lortu dituzte, bat jaitsieran eta beste bat super-erraldoian eta zazpigarren postu bat erraldoian. Arantza bakarra eslalomean geratu zaie, trabatuta geratu zirelako laugarren atean.

Basque Teameko kirolariak dominak irabazi ditu hitzordu paralinpiko guztietan, Torinon izan ezik. Hiru domina bereganatu zituen Salt Lake Cityn, 2002. urtean; hiru domina Vancouverren, 2010ean, eta bi domina Sotxin, 2014an. Pyeongchangen beste domina bat sartu du bere bilduman.

Bestalde, azpimarratzekoa da, 37 urte izan arren, Europako eta Munduko Kopetan ere arrakastak izan dituela Jonek denboraldi honetan. Korean parte hartu baino lehen, hain zuzen ere, Kimberleyko Munduko Kopan, Kanadan, zilarra eraman zuen jaitsieran eta brontzea super-erraldoian.

Orain eskiatzaile donostiarrak txapelketetaz gozatu nahi du, azken urteetan izan duen presioagatik sufritu barik. Kirol ibilbide oparoari 2019ko martxoan Obersaxen jokatuko den Munduko txapelketarekin amaiera ematea da bere asmoa.