basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Snowboard-a 18
martxoa
2018

Lucas Eguibarrek brontzea irabazi du bakarka eta zilarra taldeka Veysonnazeko Munduko Kopan

Basque Teameko riderrak ez du hutsik egin eta berriz ere erakutsi du estazio suitzarra gogoko duela. Euskal snowboardlaria podiumera igo zen han 2015ean eta 2016an eta atzo gogor borrokatu zen lehen onenen artean bukatzeko bakarkako lehiaketan, baldintzak ez baitziren egokienak izan elurte baten ondorioz.

Emaitza honen ondoren, Eguibarrek Munduko Kopako sailkapen nagusian seigarren postuan amaitu du denboraldia 3.276 punturekin (guztira 92 snowboardlariek parte hartzen dute bere modalitatean). Lucas hirugarren izan zen Val Thorenseko Munduko Kopan eta hirugarren izan da berriro Veysonnazen.

Gainera, beste domina bat jantzi du Suitzako estazioan, gaur donostiarrak Regino Hernandezekin batera, zilarra irabazi baitute taldekako proban. Alemaniak urrea eraman du eta Austriak brontzea. Lucas eta Regino finalean sartu dira finalerdietan Austria (Douschan-Haemmerie), Australia (Lambert-Pullin) eta Estatu Batuak (Dierdoff-Holland) mendean hartuta. Finala hasi eta lehen zatia jokatu eta gero, lasterketa buruan jarri dira, baina bigarren bukatu dute azkenean.