basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eskia 13
martxoa
2018

Basque Teameko Jon Santacana eskiatzaileak zilarra jantzi du Pyeongchangeko Paralinpiar Jokoen superkonbinatuan

Lehen txandan, super-erraldoian, Jon Santacanak eta bere gidariak, Miguel galindok, 1:27.34ko denbora egin dute hirugarren bukatzeko, Maros Hudik eta Miroslav Haraus, eta Jakub Krako eta Branislav Brozman eslovakiarren atzetik.
Bigarren txandan, eslalomean, Santacanak eta Galindok bigarren denborarik onena markatu dute, 47.79, eta horri esker zilarra poltsikoratu dute, bikote eslovakiarrak irabazitako urrezko dominatik 91 ehunenekora.
Brontzezko domina Valerii Redkozubov eta Eugeny Geroev errusiarrek eraman dute.
Joko hauetan Jonek eta Miguelek oso gertu izan dute podiuma beste bi aldiz, bi laugarren postu lorti baitituzte, bat jaitsieran eta bestea super-erraldoian. Hirugarren honetan hainbeste desiratutakoa eskuratu dute. Gaurkoa bikote gisa lortutako seigarren domina da, bederatzigarrena eskiatzaile donostiarrarentzat.
Torinoko Jokoetan izan ezik (tibia eta peronea hautsi zuen urte haretan), beste hitzordu paralinpiko guztietan, Jon eta Miguel podiumera igo dira: Vancouverren urre bat eta bi zilar lortu zituzten eta Sotxin urre bat eta zilar bat. Salt Lake Cityn Santacanak beste gidari batekin parte hartu zuen eta orduan ere euskal eskiatzaileak urrea bereganatu zuen eslalon erraldoian eta bi brontze eraman zituen (jaitsieran eta super-erraldoian).
Oraindik Jon eta Migueli beste bi proba geratzen zaizkie Korean: martxoaren 14an erraldoia eta martxoaren 17an eslaloma.