basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eskia 12
urtarrila
2018

Jon Santacana eta bere gida Miguel Galindok brontzezko bi domina irabazi dituzte Kranjska Gorako Munduko Kopan

Jonek eta Miguelek laugarren postuan bukatu zuten lehen lasterketa (1: 14.47), baina bigarrenean denbora hobetu zuten (1:07.10.) eta horri esker Eslovakiako Marek Kubacka eta Jakub Krakoren atzetik jarri ziren podiumean.

Aurreko egunean, eguraldi baldintza eskasengatik proba bertan behera geratzeko oso gutxi falta izan bazen ere, hirugarren postua ere lortu zuten. Hasieran 1: 06.35ko denbora eginda, bigarren txandan 1: 09.35eko marka egin zuten, hirugarren denborarik onena, azkenean podiumera igotzeko 2: 15.70eko denborarekin.

Jon Santacanak eta Miguel Galindok urtarrilaren 15etik 18ra edukiko dute hurrengo Munduko Kopa Veysonnazen (Suitza).
Otsailean Kimberlyra (Kanada) joango dira Munduko Kopako finalak jokatzeko. Etxetik pasatu ondoren, Hego Koreara abiatuko dira 28an, martxoaren 7tik aurrera Pyeongchangeko Paralinpiar Jokoak han jokatuko baitituzte.