
iraila
2017
Gure sei palista lehiatuko dira Paun irailaren 23tik urriaren 1era jokatuko den Munduko txapelketan
Parte-hartzaile euskaldunak Paun: txostena
Pauk antolatuko du orain arte egindako Munduko txapelketarik handiena eta hor izango ditugu lehian gure palistarik ospetsuenak: Maialen Chourraut, Irati Goikoetxea, Klara Olazabal, Samuel Hernanz, Joan Crespo eta Ander Elosegi. 57 herrialdetako 500 kirolari baino gehiagok hartuko dute parte Frantziako herrian; horien artean 2016ko Rioko Jokoetako dominadunak eta aurreko Munduko txapelketetan eta kopetan irabazle izandakoak. Pauk lehen aldiz hartuko du Munduko txapelketa eta estreinakoz jokatuko dira bertan aldi berean eslalom eta wildwater modalitateak.
Askorentzat munduko txapelketa izango da denboraldi luze baten azken etapa; izan ere, piraguista asko Munduko Kopako bost probetan eta txapelketa kontinentaletan lehiatu dira.
Gizon eta emakumezkoen K1 eta C1 txapelketez gain, gizonezkoen C2 txapelketa, C2 mixtoa eta muturreko piragüismo eslalomeko txapelketak jokatuko dituzte; azken hau 2017ko programan berrikuntza izanik. Taldekako lehiak ere jokatuko dituzte K1, C1 eta C2 modalitateetan.
Denis Gargaurd-Chanut frantziarrak, urrezko dominadun Rion eta 2011ko munduko txapeldunak, presioari aurre egin behar izango dio, etxean jokatzen baitu. Joe Clarke britainiarra (K1), Maialen Chourraut (K1) eta Ladislav eta Peter Skantar eslovakiarrak (C2) dira Paun parte hartuko duten Rioko beste irabazleak. Olinpiar Jokoen hurrengo urtea izanik, txapeldun izateak ematen dien faborito papera ez dute gehiegi azpimarratu nahi.
Ricarda Funk alemana, lau garaipenekin, Munduko Kopan nagusi izan da, Vit Prindis txekiarrak hiru kopa irabazi ditu gizonezkoetan, Sideris Tasiadis alemaniarra erregularrena izan da C1en eta Robert Behling eta Tomas Becker alemaniarrek titulua eraman dute C2n.
Paun jokatuko da lehenengoz Mundial batean emakumezkoen C1 txapelketa proba olinpiko gisa (Tokio 2020ko programan egongo dela erabaki zuten) eta horretan hiru aldiz munduko txapelduna izan den Jessica Fox da faboritoa.