basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Bodyboard-a 17
uztaila
2017

Alex Uranga munduko zerrendako hirugarren postura igo da Hego Ameriketako proben ondoren

Basque Teameko bodyboardlariari Hego Ameriketako txapelketetan lehiatzea ondo baino hobeto etorri zaio. Barsilgo Itacoatiara Pro txapelketan bederatzigarren izan zen, Arica Chillean Challengen hamahirugarren postuan bukatu du eta Antofagasta Bodyboard Festivalean bosgarren izan da.

Txileko lehenengo proba ez zen espero bezala joan, baina bigarrenean Alexek distira gehiago izan du La Cupula olatuan, final laurdenetara iristeraino. Fase horretan Roberto Bruno brasildarraren contra galdu du. Dena den, finalerdietara ez heltzeak ez dio galarazi Munduko zerrendan postu bat igotzea, hirugarren jartzeko. Antofagastan lortutako bosgarren postuak 2.000 puntu gehiago eman dizkio; orain 9.200 puntu pilatzen ditu eta zerrendako hirugarren tokian kokatuta dago Iain Campbell eta Jared Houston hegoafrikarren atzetik.