Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.
#RoadtoTokyo2020
#GuztionAmetsa. Bihotz bera indartzen. Gogo bera biltzen. Bide bera osatzen. Helburu bera amesten.
Iñigo Peña Belgrado edit
lotutako albisteak
Tania Calvok zilarrezko domina jantzi du aurtengo UCI Track Champions Leagueko lehen proban
Oso emanaldi ederra sinatuta, Tania Calvo txirrindulariak zilarrezko domina irabazi du Palmako Illes Balears Velodrom delakoan, scratch proban bigarren amaitu ondoren. Taniak zutik jarri du Mallorcako publikoa. Bertako jendeak ondo ezagutzen du, arabarrak bere kirol ibilbidearen zati bat irla balearretan igaro baitu. Gasteiztarrak duela pare bat urte etxera itzultzea erabaki zuen eta abiadura utzi eta […]
Hirutik hiru Tania Calvorentzat Apeldoornen jokatutako Munduko Kopan
Basque Teameko Tania Calvo pistako txirrindulariak hiru probatan parte hartu du eta hiruretan dominaren bat eskuratu du. Calvok, Holandan jokatutako Munduko Kopan garaipena lortu du Helena Casasekin batera abiadura olinpikoan, zilarra banakako abiaduran eta brontzea 500 metroko lasterketan. Horrez gain, gaur jokatutako probaren ondoren, Tania Calvo Munduko Kopako lider jarri da abiadurako sailkapenean.
Patxi Peulak urrezko bainua jaso du Nanjingeko Munduko txapelketan
Patxi Peulak bigarren postuan bukatu du Nanjingen (Txina) jokatzen ari diren World Roller Gamesetako 10.000 metroko proba, baina azkenean urrezko domina eskuratu du hasieran irabazlea izan den patinatzaile frantziarra deskalifikatu dutenean. Peularekin batera, Alexis Cotin frantziarrak (zilarra) eta Jorge David Bolaños Villacorte ekuadortarrak (brontzea) osatu dute podiuma. Lehen postu honez gain, Patxi Peulak seigarren postua […]