basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
AlbisteakPiraguismoa 29
maiatza
2017

Brontzezko domina Begoña Lazkanorentzat Szeged-eko Munduko Kopan, K4-500 metroko modalitatean

Ontziak aurreikusitakoa gainditu du batera lanean oso denbora gutxi daramaten arren.
Bego Lazkanok brontzezko domina jantzi du asteburu honetan Szegedeko Munduko Kopako K4-500 metrokoan, Isa Contreras, Alicia Heredia eta Sara Ouzanderekin batera. Emaitza bikaina lortu zuten Hungarian, aurreikuspen guztiak hautsiz.
 
Hasiera batean batera entrenatzen oso denbora gutxi daramaten K4ko ontziaren kirolarien asmoa lehenengo hamaiken artean sailkatzea zen. Beraz, finalerdietan lortutako bederatzigarren postuak lehiaketara joan aurretik ezarritako helburu guztiak gainditu zituen. Azkenean Munduko Kopan erdietsitako hirugarren postuak taldeari denboraldi osoan baikorra izaten jarraitzeko pizgarria eman dio.

Hurrengo astean hitzordu berria izango dute Belgraden.