basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Snowboard-a 13
martxoa
2017

Lucas Eguibarrek bigarren domina eskuratu du Sierra Nevadako Munduko txapelketan

Basque Teameko ‘rider’ak lasterketa bikaina egin du eta zilarrezko domina eskuratu du bere bikotekide Regino Hernandezekin taldekako snowboardcrosseko finalean

Sierra Nevada, 2017ko martxoaren 13an. Mundial batean egindako bere laugarren parte-hartzean, Sierra Nevadako Munduko txapelketako snowboardcrosseko bakarkako finalean zilarrezko domina jantzi zuen atzo Lucas Eguibarrek, eta gaur donostiarra podiumera igo da berriro Granadako estazioan, Regino Hernandez bikotekidearekin batera.

Atzo Lucas final handira iritsi zen baina Regino final zortzirenetan geratu zen txapelketatik kanpo, bi eroriko izan zituelako lehen txanda horretan. Gaur andaluziarrak arantzatxoa atera du bakarkako txapelketan gertatutakoagatik eta Lucasek gogotsu ospatu du bigarren metala.

Final laurdenetan Austria eta Australiaren aurretik sailkatu dira lehenengo postuan, finalerdietan ere lehenengo postuan amaitu dute Austria eta Estatu Batuen aurretik eta final handian, Lucasek atzetik aurrera egin du, aurkariak aurreratzen joan da era ikaragarrian eta azkenean bigarren postuan bukatu du, Estatu Batuen atzetik.

Lucas eta Regino podiumeko gorengo tokira igo ziren pasa den abenduan Montafoneko (Austria) Munduko Kopan.