basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Atletismoa 23
otsaila
2017

“Europako txapelketan nire marken barruan egon nahi dut, eta ahal izanez gero, finalean sartu”

Carlos Tobalina pisu jaurtitzaileak Espainiako titulua berretsi zuen joan den asteburuan Salamancan eta orain bere markak hobetzen jarraitu nahi du Belgraden martxoareen 3tik 5era jokatuko duten pista estaliko Europako txapelketan

BASQUE TEAMeko kirolariak berriz ere eraman du Espainiako txapelketa; oraingoan 20,32 metroko jaurtiketarekin bere bigarren saiakeran. Orain dela urteak ondo ezagutzen duen Borja Vivas gainditu zuen Tobalinak, bere lehiakide garrantzitsuena.

Nahiz eta garaipena erdietsi, Carlosi zapore gazi-gozoa geratu zitzaion, 21 metrotik oso gertu jaurti arren, azken jaurtiketa baliorik gabe geratu zelako. Balekoa izanez gero, bere markarik onena, Espainiako bigarren markarik onena (Manolo Martinezen 21.26koaren ondoren) eta Munuduko txapelketarako gutxieneko marka izango zen hura.

Ostiral honetan, pista estaliko ‘Villa de Madrid’ atletismo-bileran bere prestakuntzarekin jarraitzeko aukera izango du, martxoaren 3tik 5era Belgraden jokatuko duten Europako txapelketari begira. Urtarrilean Oviedon lortu zuen Europako txapelketarako txartela 20,08ko jaurtiketa eginda.

Basque Teameko atletak baieztatzen du entrenamenduak ondo dihoazela eta apurka-apurka jaurtiketak doitzen doala. “Nire marken barruan mugitzen banaiz, ezin didate ezer aurpegiratu” dio Carlosek. Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan lehiatu zen Tobalina eta orain Europako txapelketako sailkapena gainditu eta finalera pasatzea gustatuko litzaioke.