basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Txirrindularitza 05
azaroa
2016

Tania Calvok brontzea irabazi du Glasgowko Munduko Kopan, bakarkako abiaduran

24 urteko Tania Calvo arabarrak Glasgown jokatzen ari diren Munduko Kopan brontzezko domina jantzi du bakarkako abiadura proban.

Basque Teameko txirrindulariak bi txandatan hartu du mendean Nicky Degrendele belgikarra brontzea eskuratzeko borrokan. Liubov Basoba ukrainarren kontra galdu du finalerdietan bi txandatan, lehenengoan mileneko batengatik eta bigarrenean 0.273gatik. Final zortzirenetan, berriz, Tatiana Kiseleva errusiarra hartu du mendean 66 milenekogatik eta final laurdenetan Han Yun txinatarra. Urrea Simona Krupeckaite lituaniarrak eraman du azkenean.

Calvok seigarren bukatu zuen ostiralean keirin proban eta abiaduran domina jantzi du. Pasa den hilabetean Saint Quentin-en-Yvelinesen (Frantzia) jokatutako Europako Txapelketan ere Taniak brontzea irabazi zuen, orduan ere Degrendele azpiratuta. Gainera Helena Casasekin batera zilarra erdietsi zuen taldeka. Proba horretan bikoteak zazpigarren postuan amaitu zuen Rioko Olinpiar Jokoetan.