basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Txirrindularitza 20
urria
2016

Tania Calvo pistako txirrindularia, Europako txapeldunordea taldekako abiaduran

Basque Teameko Tania Calvo txirrindulariak, bere selekzioko kidea den Helena Casasekin batera, bigarren postua lortu du Parisetik gertu dagoen Saint Quentin-en-Yvelines herrian jokatzen ari diren Europako txapelketan, taldekako abiadura proban. Urretik zazpi ehunenekoetara geratu dira Calvo eta Casas, eta final estu batean ezin izan dute menderatu bikote errusiarra.

Taniak eta Helenak finalean galdu dute iaz ere Grenchen-en (Suitza) txapeldun izan ziren Daria Shmeleva eta Anastasiia Voinova errusiarren kontra. Brontzea Lituaniak eraman du.

Sailkapen proban ere errusiarrak eta Tania eta Helena nagusi izan dira, lehenengo eta bigarren postuan bukatuta. (33.811 eta 34.095 segundo hurrenez hurren). Sailkapenean Calvok eta Casasek osatutako bikoteak kanpoan utzi du Ukraina. Arabarrak atzo laugarren postua lortu zuen 500 metroko proban eta gaur zilara taldekako abiadura lasterketan. Abiadura eta keirin probetan ere hartuko du parte datozen egunetan.