basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 05
abuztua
2016

Basque Team-eko 24 kirolari olinpiko lehiatuko dira larunbatetik aurrera Joko Olinpikoetan

Gaur, ostirala, abuztuak 5, Brasilgo 19:15ean (5 ordu gehiago Euskadin) Olinpiar Jokoen XXXI. edizioa abiatuko da 24 euskal kirolariren parte-hartzeaz. Kopuru honi esker, Euskadi dugu –Andaluziarekin batera– Rion atleta gehien izango duen autonomia-erkidegoa. Kataluniak, Madrilek eta Valentziako Komunitateak baino ez dute gaindituko kopuru hori. Lurralde bakoitzeko dentsitate demografikoa kontuan izanda, kopurua arras positiboa da. Izan ere, Estatuko talde olinpikoa osatzen duten 305 kirolarietatik % 8 Euskadikoak dira.

 

Sailkapena lortu duten 24 kirolarien artean, Maialen Chourraut piraguista gipuzkoarra eta saskibaloian diharduten Eli Pinedo, Nely Carla Alberto eta Patricia Elorza ‘borrokalariak’ nabarmendu behar dira, Londresen jokatutako azken Jokoetan brontzezko domina eskuratu baitzuten. Bestalde, Rioko 2016ko Jokoetan parte hartzean, Ainhoa Murua triatleta izango da lau Olinpiar Jokotan lehiatu den lau euskal kirolarietako bat, Almudena Cid gimnasta ohiarekin, Ainhoa Ibarra eskiatzailearekin eta Maider Telleria Hockey jokalariarekin batera.

 

Guztira, euskal ordezkaritza hamahiru kirolari gipuzkoarrek, zazpi bizkaitarrek eta lau arabarrek osatuko dute, eta guztien artean, 10 diziplina olinpikotan lehiatuko dira: Atletismoa, eskubaloia, txirrindularitza, hockeya, judoa, igeriketa, piraguismoa, errugbia, tiroa eta triatloia. Hurrengo estekan zerrenda guztia ikusi dezakezu.

 

EUSKADIREN PARTE HARTZEA EHUNKA URTEKO OLINPIAR JOKOEN TRADIZIOA*

Euskal kirolariek olinpismo modernoan izandako partehartzeak ehunka urtetik gorako ibilbidea egina du. Ildo horretan, Espainiari ofizialki aitortu zitzaion lehenengo domina, 1900 urtean, Pariseko Jokoetan, Jose de Amezola arabarrak eta Villota madrildarrak euskal pilotan lortu zuten urrezko domina izan zen. 20 urteko itxaronaldiaren ondoren, 14 euskal jokalari zeuzkan taldeak futboleko zilarrezko domina lortu zuen Anberesen, Arabaolaza, Arrate, Artola, Eguiazabal, Gil, Gomez-Acedo, Izaguirre, Pagaza, Sesumaga, Vallana, Vazquez, Bilbao eta Rafael Moreno Pichichi eta Jose Maria Belausteguigoitia Belauste bezalako jokalari mitikoak tarteko zirela.

 

Hurrengo domina ez zen iritsi 1960 urtera arte, Espainiako hockey selekzioak brontzezko domina lortu baitzuen orduan Erroman. Talde hartan, lau euskal kirolari zeuden: Rafael Egusquiza, Juan Carlos Migoya, Pedro Murua eta Luis Maria Usoz. Geroztik, euskal kirolari olinpikoen domina-lehortea 1984 urtera arte luzatu zen. Urte horretan, Los Angelesen, bi euskal kirolarik gogotik jardun zuten beren taldeen garaipena segurtatzeko: Juanma Lopez Iturriagak zilarrezko domina irabazi zuen saskibaloi-selekzioan, eta Luis Mari Lasurtegik arraunketan, bi lemazainik gabe delako modalitatean, Fernando Climent sevillarrarekin batera.

 

1992tik hona, dominak hitzordu olinpiko guztietan
Ondoren, 1992tik aurrera, Euskadiko kirolariek dominak lortu dituzte Olinpiar Jokoen edizio guztietan:

Bartzelona 1992:
David Billabonak eta Mikel Lasak urrezko domina irabazi zuten futbol taldearekin, eta lau euskal kirolari (Silvia Manrique, Teresa Motos, Maider Telleria eta Nagore Gabellanes) zituen emakumezkoen belar gaineko hockey taldeak ere golardo berbera lortu zuen.

Atlanta 1996:
Estibaliz Martinezek, Lorena Gurendezek eta Tania Lamarcak taldekako urrezko domina lortu zuen gimnasia erritmikoan; Abraham Olano txirrindulariak zilarrezkoa irabazi zuen erlojuaren kontrako banakako norgehiagokan, eta Aitor Etxaburu, Josu Olalla eta Iñaki Urdangarin kide zituen eskubaloi-taldeak brontzezkoa.
Sidney 2000: zilarrezko domina Unai Bergara kide duen futbol taldearentzat, eta brontzezkoa berriz eskubaloian Urdangarin eta Olallarentzat.
Atenas 2004:
Iker Martinez/Xabier Fernandez bikote gipuzkoarrak urrezko domina irabazi zuten belako 49er modalitatean, Maria Quintanalek zilarrezkoa tiraketan eta Asier Maeztuk brontzezkoa pistako txirrindularitzan.
Pekin 2008:
Iker Martinezek eta Xabier Fernandezek zilarrezko domina lortu zuten belan, Leire Olaberriak brontzezkoa pistako txirrindularitzan eta Iker Romerok eta Jon Belaustegik brontzezkoa eskubaloian.
Londres 2012: bronce de la palista Maialen Chourraut en Slalom K1, bronce en lucha libre de Maider Unda y bronce para Patricia Elorza y Eli Pinedo, integrantes del equipo de balonmano.

Domina lortu duten euskal kirolari guztien artean, Iker Martinez eta Xabi Fernandez izan dira, belan, eta Josu Olalla eta Iñaki Urdangarin, eskubaloian, ondoz ondoko bi olinpiar jokotan podiumera igo diren bakarrak.

 

KIROLARI OSPETSUAK

Nazioarteko kirol lehiaketarik ezagunenean, Luis Arconada, Jose Luis Korta, Martin Fiz, Maite Zuñiga, Almudena Cid, Joane Somarriba, Igor eta Alvaro Gonzalez de Galdeano edota Txomin Perurena bezalako euskal kirolari mitikoek parte hartu dute. Pedro Apellaniz, Londreseko 1948ko Jokoetan parte hartu zuen atleta da, 86 urte dituela, euskal kirolari olinpikorik beteranoena. Neguko Jokoetan, Ainhoa Ibarraren presentzia nabarmendu behar da, 4 aldiz parte hartu baitu Olinpiar Jokoetan: Calgary 88, Albertville 92, Lillehamer 94 eta Nagano 98. Eta lehiaketa paralinpikoan, Richard Oribe igerilaria azpimarratu behar da, urrezko 4 domina lortu baitzituen Sidneyn 2000 urtean; urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak Atenasen 2004an, eta urrezko domina bat eta lau zilarrezko Pekinen 2008an. Bestalde, Javier Otxoa txirrindulariak urrezko eta zilarrezko domina bana lortu zuen Atenasen eta Pekinen.

Edozein modutan, podiumera igo diren euskal kirolariez gain, euskal partaidetzak diploma olinpiko ugari ere lortu du. Gure ordezkariek 30 kirol diziplina ingurutan parte hartu dute (Atletismoa, Badmintona, Eskubaloia, Saskibaloia, Futbola, Gimnasia, Igeriketa, Piraguismoa, Borroka librea, Judoa, Triatloia, Bela, Hockeya, Txirrindularitza, Taekwondoa, Halterofilia, Tiraketa Olinpikoa, Boleibola, Boxeoa, Eski Alpetarra, Iraupen Eskia, Snowboarda, Boccia…), baina futbola, atletismoa, hockeya eta arraunketa dira euskal partaidetza gehien bildu duten kirolak.

* Datu hauek Fadurako (Getxo, Bizkaia) Hobekuntza Teknikorako Zentroko sendagile Xabier Leibarrek landutako “La participación de los deportistas de la Comunidad Autónoma Vasca en los Juegos Olímpicos de Verano de la era moderna” ikerketatik aterata daude.