basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 23
uztaila
2016

Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak GII-ko Wopeak espedizioa bertan behera utzi dute denboraleagatik eta lurrazalaren egoera txarragatik

Taldea etxera itzuliko da datozen egunetan.

“Denboralean asko zaildu du gure ibilbidea eta zonalde arriskutsuak utzi ditu. Aurten lehenago etortzea erabaki dugu eta meteorologia ez da aldekoa izan. Ez dugu eguraldi oneko tarterik izan apenas”, adierazi du Vallejok kanpamendu nagusitik.

Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak osatutako sokada Gasherbrumeko kanpamendu nagusian dago jada, denboraleagatik 1.go kanpamenduan (5.950m) bi egun eman eta gero. 24 ordutan 50 zm elur pilatu dira eta aurreikuspenak ez dira batere onak.

Mendiaren baldintza kaskarrengatik Juan Vallejok, Mikel Zabalzak eta Alberto Iñurrategik osatutako kordadak erabaki gogorra hartu du: Gasherbrumeko kanpamendu nagusira itzultzea eta espedizioa bertan behera uztea. Etsita daude baina badakite erabaki egokia hartu dutela. Oraingoan mendiak ez die ilusio, esfortzu eta gogoei lagundu. Alpinistak orain kanpamendu nagusian daude, nekatuta, eta etxera itzuliko dira datozen egunetan.

GII-ko tontorra iristea zen helburua, ibilbide frantsesetik, baina denboraleak oso baldintza txarretan utzi du bide hori. “Lehenengo zatia eskalatu ahal izango genukeen ertz zorrotza izan arren, ondoren oso zabalak diren eta elur piloa pilatuta duten zonaldeak datoz eta horietan bai, arazoak edukiko genituzke, oso arriskutsua baita”, azaldu du Juan Vallejok kanpamendu nagusitik. “Aurten lehenago etortzea erabaki dugu baina meteorologiak ez dio lagundu. Oso urte txarra izan da eta horrela onartu behar dugu, etsipenez. Ez da ia eguraldi oneko tarterik egon eta gailurrera iristeko egin ditugun bi saiakerak bertan behera geratu dira eguraldi kaskarragatik. Horren kontra ezin da ezer egin”, adierazi du Vallejok sokadaren izenean.