basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Errugbia 18
uztaila
2016

Barbara Pla, Amaia Erbina eta Angela Del Pan Rio 2016rako deialdian sartu dituzte zazpiko errugbian

Espainiako Errugbi Federazioak gaur eman du ezagutzera Olinpiar Jokoetan lehiatuko diren emakumezkoen zerrenda eta horretan sartu ditu Barbara Pla, Amaia Erbina eta Angela Del Pan.

Zazpiko errugbiko gizonezkoen taldeak Riorako txartela lortu eta aste betera, Jose Antonio Barrioren neskek ere pasea lortu zuten Dublinen jokatutako aurreolinpikoan. Egindako lana gakoa izan da, Riorako bidearen azken etapan, ekainean jokatutako aurreolinpikoetan, Jokoetarako txartela lortzeko. Azkenean Barbara Pla, Aamaia Erbina eta Abgela Del Pan beste taldekideekin batera urreagatik lehiatuko dira Brasilgo hiriburuan.

Zeelanda Berriarekin (hiru aldiz World Serieseko txapelduna), Frantziarekin eta Keniarekin neurtuko dituzte indarrak. Abuztuaren 6an hasiko dira lehian eta 8an bukatuko dute.