basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 13
uztaila
2016

WOPEAK espedizioak badu helburua: GII, bide frantsesetik eta estilo alpinoan

EDP-BasqueTeamek babestutako eta Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak osatutako WOPeak espedizioa GII-ko gailurrera (8.035m) iristen saiatuko da, era alpinoan, oso ohikoa ez den eta bakarrik birritan erabili den bide frantsesetik.

Mikel Zabalzak taldeak hartutako erabakia azaldu du Gasherbrumeko kanpamendu nagusitik: “GII-ra igotzeko bide frantsesa era alpinoan egitea gure esku dagoen helburu erakargarria iruditzen zaigu”.

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza eguneko lehenengo orduetan heldu ziren kanpamendu nagusira euren hirugarren aklimatazio irteera egin eta gero. Horretan GI-eko bigarren kanpamendura iritsi ziren eta eremua eta aukerak aztertu ahal izan zituzten. Irteera gogorra izan da baldintza meteorologikoengatik; azken astean denboraleak utzitako elurtza aurkitu baitu kordadak. Iragarpenek eguraldi kaskarra aurreikusi dute datozen egunetarako, horregatik espedizioak egun batzuk emango ditu kanpamendu nagusian.