basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 09
ekaina
2016

Basque Teamek euskal olinpismoa kalera aterako du Euskadiko hiriburuetan

Euskadi Kirola Fundazioak GUZTION AMETSA-BAT TO RIO 2016 aurkeztu du, Rio de Janeiroko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetarako sailkatutako euskal kirolariei sostengua emateko kanpaina

Datorren astetik abuztura bitartean ur botilen edizio berezi batek eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizeko garraio publikoek olinpiar bekadunen irudia erakutsiko dute

BASQUE TEAMeko patronoekin, Eusko Jaurlaritza eta Euskal Irrati-Telebistarekin, eta bere babesle nagusiarekin, EDPrekin, GUZTION AMETSA-BAT TO RIO kanpainian Comunitac-ek eta Alzola-k hartzen dute parte

BASQUE TEAMek, Euskadi Kirola Fundazioak, GUZTION AMETSA-BAT TO RIO 2016 kanpainia aurkeztu du, elite mailako euskal kirolarien olinpiar espiritua lehen aldiz erkidegoko hiriburuetako kaleetara aterako duen kanpainia. Ekintza hauekin fundazioak kirolari hain langileak izateaz harro dagoela erakutsi nahi du; haien lorpenak ezagutarazi nahi ditu. Kanpainia Jon Redondok, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendariak eta Euskadi Kirola Fundazioaren Patronatoko Idazkariak, Olatz Legarzak, BASQUE TEAMeko koordinatzaileak eta Maite Iturbek, EITB Zuzendari Nagusia eta Euskadi Kirola Fundazioaren Patronatoaren Presidenteordeak aurkeztu dute. Aurkezpen horretan parte hartu dute Iñigo Peña, Ainhoa Murua, Rakel Mateo eta Asier Garcia kirolariek.

Brasilen parte hartuko duten kirolarien zenbaki zehatza oraindik jakin gabe (diziplina batzuetan ez dira bukatu sailkapen faseak) 9 dira dagoeneko Jokoetan lehiatuko diren BASQUE TEAMeko kirolariak: Trihas Gebre (atletismoa), Tania Calvo (pistako txirrindularitza), Ane Santesteban (errepideko txirrindularitza), Carlos Tobalina (pisu jaurtiketa), Ainhoa Murua (triatloia), Pablo Carrera (tiroa), eta Ander Elosegi, Iñigo Peña eta Maialen Chourraut piraguistak.

Beraiek dira kanpaina honetako protagonistetako batzuk baina beste diziplina batzuk barne hartzen ditu ekimenak: eskubaloia (Eli Pinedorekin), belar-hockeya (Maria Lopez de Eguilazekin), hedabideen arreta bereganatzen ez duten tiroa (Pablo Carrera) edo pisu jaurtiketa (Carlos Tobalina), edota diziplina paralinpikoak, Rakel Mateoren paratriatloia edo Asier Garciaren saskibaloi egokitua, esaterako.

BASQUE TEAMeko patronoekin batera, Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskal Irrati Telebistarekin batera, eta EDP bere babesle nagusiarekin batera, Comunitac eta Alzola enpresa kolaboratzaileak sartu dira kanpainian. Euren bitartez kanpainia Bilbao, Donostia eta Gasteizen ikusgai izango da datorren astetik aurrera. Hiru hiriburuetako garraio publikoak bereziki honetarako egindako kreatibitateekin jantziko dira. Horrela, Bilboko autobus eta tranbiako, Donostiako Topo eta bizikleta-taxietako eta Gasteizeko tranbiako bezeroek gure kirolariekin ‘bat’ egingo dute Jokoak amaitu bitartean.

Bizkaiko hiriburuan bost autobus lineatan egingo da kanpainia ekainaren 29tik abuztuaren 24ra, baita tranbia batean ekainaren 15etik uztailaren 15era; donostiarrek Topoaren bagoi batean ikusi ahal izango dute ekainaren 15etik abuztuaren 24ra eta bizikleta-taxi batean Donostiako erdigunean data berdinetan; azkenik Gasteizeko tranbian ekainaren 15etik abuztuaren 24ra jarriko dira marrazkiak.
Gainera kanpainia Bilboko lekurik jendetsuenetan kokatutako pantailetan proiektatuko da. Tolosako Akhonmedia enpresak ekoiztutako hamar segundoko spotak, Moyua Plazatik eta Zorrozaurretik 100.000 pertsonengana helduko dira egunero ekaineko bi aste tan, uztailean eta abuztuan.

Alzola enpresan ur botilen edizio berezia atera dute lau etiketa ezberdinekin. Eroskiren supermerkatuetan (397 saltokitan) eta Euskadi osoko ostalaritza-establezimenduetan banatuko dira. Guztira 330 mililitroko 250.000 ur-botila izango dira. Olinpiar kirolari guztien esfortzua irudikatuko da sailkapena lortu duten Tania Calvo (pistako txirrindularitza), Maialen Chourraut (piraguismoa), Carlos Tobalina (pisu jaurtiketa) eta Ainhoa Murua (triatloia) kirolarien ilustrazioen bitartez.

Honek orain dela hilabeteaak ETBko bi kanaletan hasitako ‘BAT To Rio’ programaren emanaldiak osatzen ditu. Orain dela lau urte bezala, ‘Bat To London’ programarekin egin zen moduan, aurtengo saioak protagonisten adierazpenak jasotzen ditu eta eliteko kirolarien egunerokoa erakusten du.