basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 31
maiatza
2016

Ander Elosegik Donostian hedabideekin egin duen topaketan baieztatu du gaur Riotik domina batekin bueltatzea dela bere helburua

Piraguistak Londres eta Beijingen eslalomeko C1 proban lortutako laugarren postuak eta olinpiar diplomak hobetu nahi ditu Rion.

Hilabete honetan Eslovakian jokatutako Europako Txapelketan brontzea eskuratu du, Olinpiar Jokoetan bere aurkari zuzenak izan direnak gaindituta.

BASQUE TEAMeko Ander Elosegi piraguistak bere hirugarren Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortu du. Han Londres eta Beijingen C1 proban lortutako laugarren postuak eta diplomak hobetzea espero du. Eslalomeko podiumera igotzeko beste pauso bat ematea da bere erronka.
Duen esperientziari Ander Elosegi sasoiko dagoela gehitu behar zaio. Riorako txartela Liptovski Mikulasen (Eslovakia) jokatutako Europako Txapelketan egindakoari esker lortu du. Proba horretan aurreko edizioan erdietsitako zazpigarren postua hobetu, eta brontzea jantzi zuen.
Ander Elosegi Europako Txapelketan jokoan zegoen plaza bakarraren bila joan zen, eta bi lehiakide azpiratu behar izan zituen batik bat: Marinic kroaziarra eta Cipressi italiarra. Dena den, Elosegi izan zen hiruren artean finalerako plaza lortu zuen bakarra, finalerdietan seigarren denborarik onena eginda. Finalera pasa ziren beste parte hartzaile guztien herrialdeak sailkatuta zeuden dagoeneko; hori dela eta, Elosegik txartela eraman zuen zuzenean. Gainera, gero finalean brontzea bereganatu zuen.

Elosegik, 2015. urtea munduko zerrendan hamabosgarren postuan bukatu zuenak, Seu d´Urgellen ekainaren 10etik 12ra egingo den Munduko Kopako proba jokatuko du. Ondoren Rio de Janeirora itzuliko da olinpiar lehiaketa jokatuko den instalazioetan prestaketekin jarraitzeko.