basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 14
maiatza
2016

Ander Elosegi, Basque Teameko zazpigarren kirolaria Rio 2016rako txartela lortzen

Eslalomeko piraguista bere olinpiar diziplinako taldekidea den Maialen Chourrautek, Pablo Carrera tiratzaileak, Iñigo Peña palistak, Carlos Tobalina pisu jaurtitzaileak, Trihas Gebre atletak eta Tania Calvo pista txirrindulariak osatzen duten eta Olinpiar Jokoetan lehiatuko den BASQUE TEAMeko kirolarien taldera batu da.

Gainera Elosegik brontzezko domina eskuratu du Liptovskyko Europako Txapelketako finalean.

Ander Elosegik (Irun, 1987/11/14) Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko txartela lortu du eta gainera brontzezko domina jantzi du Liptovsky Mikulasen (Eslovakia) jokatzen ari diren Europako Txapelketan. C1eko finalean Alexander Slafkovsky eta Michal Martikan eslovakiarrek baino ez dute gainditu.
Riokoak Anderren hirugarren Jokoak izango dira. Gipuzkoarra laugarren izan zen Beijing 2008ko eta Londres 2012ko Jokoetan, bietan diploma erdietsita. Oraingoan Rio de Janeiroko podiumera igotzea eta etxera domina batekin bueltatzea da bere helburua.

Riorako txartela Eslovakiako Europako Txapelketan
Ander Elosegi Europako Txapelketan jokoan zegoen plaza bakarraren bila zihoan, eta bi lehiakide azpiratu behar zituen batik bat: Marinic kroaziarra eta Cipressi italiarra.
Dena den, Elosegi izan da hiruren artean finalerako plaza lortu duen bakarra, finalerdietan seigarren denborarik onena eginda. Finalera pasa diren beste parte hartzaile guztien herrialdeak sailkatuta zeuden dagoeneko; hori dela eta, Elosegik txartela eraman du zuzenean.