basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Atletismoa 08
maiatza
2016

Odriozolak, beste atleta batek uko egin ezean, ez du Rion parte hartuko

Atletak 15. postuan bukatu du 50 kilometroko ibilketa proba Erroman gaur jokatu duten Munduko Kopan. Jose Ignacio Diazek (seigarren) eta Francisco Arcillak (hamabigarren) bere aurretik amaitu dute eta gainera lehenengoak errenteriarrak denboraldi honetan egindako kronorik onena hobetu du. Emaitza honek, beste atletek uko egiten ez badute behintzat, Olinpiar Jokoetatik kanpo uzten du Odriozola.

Basque Teameko ibiltariak hasiera indartsua eduki du eta sentsazio onak utzi ditu errepidean. Diaz eta Arcillari minutu bateko aldea atera die, baina 30. Kilometroa gaindituta, Odriozola lehenengo zihoanean Arcillak eta Diazek gora egin dute eta atzean utzi dute gipuzkoarra. Mikel Odriozolak Espainiako Txapelketan lortutako denbora hobetu egin du Diazek (3:51:09) eta txartel olinpikoa eskeuratu du horrela

Arcillak (3:55:06) ez du Mikelen kronoa hobetu baina erdietsitako hamabigarren postuak eta Odriozolaren hamabosgarrenak brontzea ziurtatu diote Espainiari taldeka.

Orain Jose Ignacio Diazek ditu aukera gehien, Bragado eta Miguel Angel Lopezekin batera Rion lehiatzeko. Eurek uko egin ezean, Odriozola ez da Olinpiar Jokoetan lehiatuko.