basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Borroka librea 07
maiatza
2016

Maider Unda borrokalariak ez du Riorako txartela lortu

Maider Unda borrokalariak, Londreseko Jokoetan brontzezko domina lortu zuenak, ez du Rioko Jokoetarako pasea lortu Istanbuleko aurreolinpikoaren lehen txandan galdu eta gero. Turkiakoa Brasilerako azken sailkapen proba izan da eta bi plaza egon dira jokoan kategoria bakoitzean.

Serbian jokatutako Europako Aurreolinpikoaren eta Mongoliako Munduko beste Aurreolinpikoaren ostean, azken aukera zuen Maiderrek mundu mailako beste sailkapen proba honetan. Ezin zuen hutsik egin, finalean sartu behar zuen olinpiar plaza lortzeko, baina arabarrak galdu egin du final zortzirenetan Ekaterina Bukina errusiarraren contra 10 eta 0.

Horrela, Maider Unda ez da Rioko Jokoetan arituko. Azken hilabeteetan belaunean arazoak izan ditu eta baldintzatuta lehiatu da. Europako txapelketan, adibidez, ezin izan zuen parterik hartu.