basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
AtletismoaAlbisteak 18
apirila
2016

Naroa Agirrek, pertika jauziko errekordunak, goi mailako kirola sustatzeko Basque Teamek duen programaren beka lortu du

Naroa Agirre pertika jauzilariak eta BAT Basque Teameko koordinatzaileak, Olatz Legarzak, gaur goizean adostu dute, Fadurako Basque Teamen istalazioetan, goi mailako kirola sustatzen duen beka programan sartuko dela atleta donostiarra. Naroa Agirrek 2007an lortu zuen estatuko markarik onena: 4,56 metro. Ikastetxean hasi zen kirol hau praktikatzen eta gerora, junior kategorian, gaur egun Atletismoko Espainiako Federazioan zuzendari teknikoa den Ramon Cidekin entrenatzen hasi zen. Berari esker heldu zen 18 urterekin Sant Cugateko Errendimendu Altuko Zentrora. 2004an, Donostiara itzulita eta Espainiako bi errekor poltsikoan zituela, Atenaseko Olinpiar Jokoetan parte hartu, eta seigarren postuan bukatu zuen.